XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMONA - Eman beharko diet, ba!

MAITE - Pentsatzen dut, bai!

A! Beste kontu bat, joan aurretik...

AMONA - Bai...

MAITE - Gogoan al duzu Txaro?

AMONA - Txaro... Txaro...

MAITE - Bai, amona, txikitako nere laguna!

Etxe zaharrean bizi ginenean ia beti han izaten genuen hura.

AMONA - Ez naiz, ba, jabetzen.

MAITE -Jesus! Ez al zara akordatzen, behin, zure armariotik, han zeneuzkan soineko guztiak atera eta biok jostatzen nola ibili ginen?

AMONA - Memoria zahar hau!

MAITE - Esaten dut, ba, nik, nahi duzunean bakarrik zuk memo...

AMONA - A, baita, baita!

Oraintxe gogoratzen naiz!

Ez al zen hura, gainera, Granadara ezkondu?

MAITE - Granadara ezkondu?

AMONA - Bai, hango torero batekin edo...

MAITE - Torero batekin? Nor?

AMONA - Zure lagun bat, ezta?

MAITE - Nere lagun bat?

Baina, baina, amona... nik ez daukat Granadara ezkondutako lagunik, nik dakidala behintzat!

AMONA -Ez dakit, ba!

Zure memoria hori ere...

MAITE - Nola ahaztuko zait, ba, horrelako gauza bat?

Ai, ama! Badakit, gainera!

Zu nere amaren lagun batez ari zara, baina hura ez zen toreroa!

AMONA - Noski hura ezetz!

Haren senarra zen toreroa!